ETXERAT. Bagoaz elkarteak atzo Baionan eskainitako agerraldiaren edukia duzue hau.

Nolaz iritsi da BAGOAZ -25 eragilez osatua den kolektiboa- ultimatum bat pausatzera ?

Duela hilabete bat pasa, justizia justu eta humano bat aldarrikatu genituen euskal preso guzientzat eta zehatzago, Xistor Haramburu, Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Parot-entzat.

Oroitarazi nahi dugu, bizi osorako zigorrera kondenatuak izan zirela, 15 eta 18 urteko segurtasun epe batekin. Orduz geroztik galdegin dituzten baldintzapeko askatasun guziak ukatuak izan zaizkie, nahiz eta, haien kondenak bete dituzten eta begizarteratze dozier onak izan.

Epaileek eta prokuradoreak baldintzapekoak ukatzeko erabili dituzten argumentu juridikoen atzean erabaki politiko bat dago! Ez da dudarik!

Egun, “egun bat gehiagorik ez” zergatik diogun azalduko dizuegu.

2018-ko maiatzaren 4-eko Arnagako adierazpenaren biharamunean, egungo kontestua aldatu baitu. ETA-ren eta berrizkaturaren argumentua ez du gehio balio! Argumentu hauek berriz erabilz gero, azalean agertuko litzateke justiziaren borondate txarra. Justiziak bere rola bete behar du! Arnagan nazioarteko pertsonalitateek, ETA-ren desegitea aktatu dute baita, legearen errespetuan preso eta iheslarien egoera konpontzen ez bada, bake prozesua nekez aitzinatzen ahalko dela.

”egun bat gehiagorik ez“

Gizaki ororen eskubideak errespetatu behar dira! Lau preso horien eskubideak errespetatu behar dira, jasangaitza da horrela segitzea. Gaur egun larritasun handiko dramak bizi dira presondegietan! Heriotzak! Eta nola ulertu behar da bizi osorako zigorra, giza eskubideak aldarrikatzen diren herri batean?

”egun bat gehiagorik ez“

Euskal gizarteak elkar bizitzarako apostua egin du. Onartzeina da euskal presoak instrumentalizatzea Estatuen intereserako.

Preso eta famili hauen errespetuz, euskal herriko gizarte zibilaren errespetuz eta bakearen errespetuz, argiki erran nahi dugu gaur, Frantses estatuaren erantzunkizuna dela, 4 preso hauen egoera konpontzea. Ez ditugu erabaki absurdo gehiago jasan nahi.

Horretarako dio ”egun bat gehiagorik ez” ez da mehatxu bat, euskal herrian zinez existitzen den presio bat baizik. Frantziar estatuan osatzen duten : gobernua, hautetsiak, juristak, kazetariak eta beste… argi ukan behar dute ze arrisku baden 28 urte preso pasa duten gizon horientzat, haien familientzat eta euskal gizartearentzat. Bake prozesuko etapa desberdinetan lanean aritu den euskal gizartearentzat.

Bukatzeko, oroitarazi nahi dizuegu, mobilizazioak segitzen duela eta ekainaren 16-an manifestaldi bat antolatzen dugula Baionan -Laugatik-, arratsaldeko 5-etan. Denen parte hartzea garrantzitsua da, bake prozesuarentzat baita euskal presoen egoera aitzinarazteko. 12 hurbilketa izan dira azken hilabeteetan eta ongi da. Pausu Gehiago behar dira eta fiteago. Egun bat gehiagorik ez!

ION, JAKES, XISTOR ETA UNAI ETXERAT!

bagoaz kartel osoa.jpg