ETXERAT (2020-IV-2). 21 urte betetzen dira Mari Karmen Salbide Solatxi ugaorrak bizia galdu zuela auto istripu baten ondorioz. Logroñoko espetxean zegoen Txetxu Fernandez Perez de Nanclares preso politikoaren lagunekin kartzelara bidean izan zuen ezbeherra.

Mari Karmen Salbide eta dispertsioak eragindako gainontzeko 15 biktimentzako memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu, eurek toki eta egoera horietan egotera behartu zituzten eta. Sufrimenduaren behin betiko amaiera eskatzen dugu eta urteetan gertatu dena dispertsio politikaren erruz berriro inoiz gerta ez dadin bilatzen dugu.

maricarmen.jpg