ETXERAT. EAEn Memoriaren Eguna bezala izendatutako gaurkoan, elkarretaratzea burutu du Etxeratek Eusko Legebiltzarraren aurrean. "Noizko dispertsioak eraildako 16 senideen aitortza?" lelotzat zuen pankartarekin, 70 pertsona inguru kontzentratu dira biktima guztien beharrezko aitortza eskatzeko, elkarteko bozeramaleak amaieran komunikabideen aurrean adierazi bezala. Tartean, eta biktima hauek kanpo uzten dituen Legebiltzarreko ekitaldi ofizialaren aurretik, EH Bilduko legebiltzarkideaK Etxeraten kontzentraziora batu dira, eta lore eskaintza egin diete senideei, 16 larrosa zuri 16 senideri entregatuz. Horrez gain, Podemos alderdiko Arabako batzarkideak ere agerraldiarekin bat egin dute eta bertan izan dira.