ETXERAT (2020-XI-28). Sara Fernandez-en omenez bihar, azaroaren 29an, Iruñeko Alde Zaharrean burutuko den omenaldian parte hartuko dugu. Beste urte batez ere, senide eta lagunei ekitaldian parte hartzeko deialdia zabaldu nahi diegu.
13:00etan manifestazioa burutuko da Baratxurien plazatik abiatuta, "Dispertsioarekin amaitu! Sara gogoan zaitugu" lelopean eta ondoren, omenaldia gauzatuko da.
17 urte bete dira Sara Fernandez Esparza iruindarra trafiko istripu batean hil zela, Aranda de Dueron, espetxera bidean, lagun bat bisitatzera zihoala. Sakabanaketaren biktimekin dugun zorra da, erantzukizunez eta duintasunez lan eginez, haien aitortza lortzea.