Fermina Villanuevak eta Iñaki Usandizagak eman diete euskal preso politikoen senide eta lagunen errealitatea deskribatzen duen txosten ekonomikoa Markel Olano eta Arantza Tapiari Etxeraten izenean.

20150801 110542

ETXERAT. Eusko Jaurlaritzak huts egiten ez duen Loiolako hitzordua baliatu nahi izan du beste behin Etxeratek, Jaurlaritzari berari, euskal preso politikoen senideak albo batera utz ez ditzan eskatzeko. Etxerat Elkarteko lehendakaria den Fermina Villanuevak eta Iñaki Usandizagak eman diote txostena Markel Olano eta Arantza Tapiari Loiolako basilikako eskaileren parean, Bakartxo Tejeria zein Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriaren presentzian. Aurten, urteko balantzearen ordez, preso politikoen senideen bizitzako azken urteen balantzea izango litzatekeena eman da. Hau da, dispertsioak sortzen digun odoluste ekonomikoaren berri zehatz-mehatz ematen duen lana, datu zehatzekin. Gure bisita eskubidearen ariketa hutsak sortzen digun neke fisiko eta psikikoaz gain, etxetik ateratzen garen unetik, bueltatzen garenera arte (baldin eta bueltatzen bagara), ordaindu behar dugun kostua ordu zein euroetan zenbatuta. Jaurlaritzako ordezkariei, dispertsioarekin bukatzeko beharrezkoa den borondatea benetan agertzeko eskatu dio Etxeratek, hitzetatik ekintzetara igarotzeko20150801 112428 beharrezkoa den borondatea, hain juxtu. Mezaren ostea, Eneko Etxebarria Azpeitiko alkatea, senide eta lagunen ohiko kontzentraziora batu da ere.


Bisita eskubidearen prezioa
Aipatu txostenak, dispertsioaren beste helburuetako bat deskribatzen du: senideon oinazea. Hasieratik programatua izan zen oinazea. Helburu nagusi hori uzten baitu agerian. Etxeratek erredaktatutako lanean, zenbait kartzeletara egindako bidai aukera ezberdinak biltzen dira, datu zehatzekin: Irteera, ibilbidea, helmuga, ordutegiak, prezioak... Horrez gain, askorentzat ezezagunak izango diren bisiten alderdia hobeto ulertzen laguntzen du lanak: bi estatuetako baldintza ezberdin zein krudelak eta estatu bakoitzak bere presoak ekonomikoki mantentzen dituen falazia ezeztatzen du. Senideok ordaintzen dugu hori, eta izugarrizko gastuak dakarzkigu ere. Datozen egunotan publiko egingo da Dispertsioa: bisita eskubidearen prezioa izena duen txostena.