Dispertsioak eragindako laugarren istripua salatzeko prentsaurrekoa eta kontzentrazioak deitzen ditu Etxeratek.
ETXERAT. Joan den ekainaren 4ean, euskal preso politiko baten senideek istripua izan zuten bueltako bidean, bisita egin ostean. Senideek derrigorrean egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko laugarren istripua da hau.
Etxeratek prentsaurrekoa burutuko du asteazken honetan, hilak 8, Donostiako San Sebastian Hotelean, 11:30etan., dispertsio politikak ezartzen duen arriskua salatzeko: makina bat istripu eta kalte fisiko, psikiko eta ekonomikoa.
Horrez gain, istripua salatzeko kontzentrazioak eta senide horiei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu nahi ditugu:
- Donostia: asteazkena, ekainak 8, 19:00etan, Tabakalera parean (Egia auzoa).
- Iruñea: astelehena, ekainak 6, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
- Gasteiz: asteazkena, ekainak 8, 19:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.
- Bilbo: asteartea, ekainak 7, 19:00etan, Arriagan.