ETXERAT. Asier Garcia Justo euskal preso politikoaren bikoteak atzo arratsaldean trafiko istripua sufritu zuen Badajozeko espetxera bidean zela, Ruta de Plata inguruan. Istripuak nerbio-estutzea eta eragin dio lunbar zein zerbikaletan, eskubiko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea.
Istripua Ruta de Platako 400 kilometroan sufritu zuen, Salamancatik 70 kilometrotara dagoen Bejar atzean utzi ondoren. Bere erraietik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskubiko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren.
Istripuaren eraginez Asier Garcia Justoren bikoteak bere etxetik 706 kilometrotara kokatua dagoen Badajozeko espetxean zuen bisita galdu zuen eta, Bejarreko ospitalean hartatu ondoren, Urdulizeko ospitalera trasladatua izan zen atzo arratsaldean.
Ezbehar berri hau salatzeko eta Asier Garcia Justoren bikoteari gure elkartasuna helarazteko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat Elkarteak Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:
-Iruñea: astelehena, irailak 18, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
-Bilbo: asteartea, irailak 19, 19:00etan, Arriagan.
-Donostia: asteazkena, irailak 20, 19:00etan, Udaletxean, Bulevard ondoan.
-Gasteiz: asteazkena, irailak 20, 19:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan.