ETXERAT (2018-XII-24). Joan den ostiralean, hilak 21, Dani Pastor Alonso euskal preso politikoaren arrebak kotxe istripua sufritu zuen Bilbon, etxetik 1.050 kilometrotara dagoen Puerto III espetxera bidean, bisita egitera zihoala.
Semaforoari kasu egin gabe, abiadura handian zetorren auto batek presoaren senidearen ibilgailuaren aurka jo zuen. Horren ondorioz, Bilboko presoaren arrebak kolpe handia jaso eta bere kotxeak erabateko hondamena jasan zuen.
Anbulantzian hartatze medikua jaso ondoren, eta borondatez alta hartuta, hegazkinez bidaiatu zuten Pastorren senideek. Bisitatik bueltan, presoaren arrebari lepokoa jarri zioten.
Istripu honekin, 7 dira aurten euskal preso politikoen senideek sufritutako ezbeharrak eta 16 senide eta lagun kaltetuak. Euskal presoen senide eta lagunei ezartzen zaien zigor eta arriskuak berberak izaten jarraitzen dute. Astebururo bidaiatzen duten milaka senide eta lagunek, noiz arte jarraitu beharko dute euren bizitzak arriskuan jartzen?