ETXERAT. Picassenteko (540 km) espetxean dagoen Garikoitz Garcia Arrieta preso aretxabaltarraren bi lagunek ezbeharra izan dute gaur arratsaldeko lehenengo orduan, expetxean bisita egin ondoren Euskal Herrira bueltan zetozenean.
Teruel pasatu ondoren, Darocako irteeran gertatu da ezbeharra, autobidean, euria ari zuela. Garikoitz Garciaren lagunen kotxearen atzetik zetorren kotxearen gidariak kontrola galdu du eta atzekaldean jo dio. Horren ondorioz, Garikoitz Garciaren lagunen kotxeak bi buelta eman ditu gelditu aurretik. Zorionez kotxean zihoazen bi lagunak ongi daude.
Urrunketak aurten eragindako laugarren ezbeharra izan da hau. Euskal gizartearen gehiengoarekin batera, instituzio eta eragile sozial eta sindikalekin batera, urrunketa eta dispertsio politikaren behin-betiko amaiera exijitzen dugu. Orain da momentua, ezin dugu gehiago itxaron!
Ezbehar berri hau salatzeko eta Garikoitz Garciaren senide eta lagunei gure elkartasuna helarazteko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat Elkarteak datozen egunotan:
Iruñea: Astelehena, hilak 2, 20:00etan Merindades plazan.
Bilbo: Asteartea, hilak 3, 19:30etan Arriagan.
Donostia: Asteazkena, hilak 4, 19:00etan Udaletxe ondoan
Gasteiz: Asteazkena, hilak 4, 20:00etan Andra Mari Zuri plaza.