ETXERAT. Pasa den ostiralean, hilak 9, Karmelo Lauzirika Oribe euskal preso politikoaren lagunek ezbeharra sufritu zuten etxetik 550 kilometrotara dagoen Castelló I espetxera bidean, bisita egitera zihoazela.
Arratsaldeko 7etan izan zuten ezbeharra Teruel inguruan. Kamioi bat aurreratzeko momentuan, euskal preso politikaren bi lagunek zihoan autoak kamioitik eroritako objektu astun baten aurka jo zuen, egur zati edo hagun bat joz. Gidariak kotxearen kontrola galdu zuen eta, kolpearen ondorioz, autoaren argi bat, lainotako argia eta aireztapen sareta apurtu zituen. Gidatzeko oztopoak izanda ere, euskal preso politikoaren senideak bisitara iritsi ziren. Lehenago, Karmelo Lauzirikaren senideek beste ezbehar bat izan zuen behartutako desplazamendu hauengatik.
Istripu honekin, 5 dira aurten euskal preso politikoen senideek sufritutako ezbeharrak eta 14 senide eta lagun kaltetuak. Honekin batera, 100 dira jada azken 10 urteetan izandako ezbeharrak.
Etxerat elkartetik gobernu aldaketa eman zenetik izandako bigarren istripua izan dela azpimarratu nahi dugu, ondorio bakarra utziz: gobernua aldatuta ere espetxe politikaren ondorioak berberak izaten jarraitzen dute; euskal preso politikoen senide eta lagunei ezartzen zaien zigor eta arriskuak berberak izaten jarraitzen dute. Hain urruti ez dauden espetxe batzuetara hurbilduz, Pedro Sanchezen gobernua urrunketa politika mantendu nahi duten sektoreak kontentatu nahi ditu euskal gizarteari muzin eginez. Euskal gizarteak hamaika bider aldarrikatu du urrunketa politikaren berehalako desaktibazio eta sufrimenduaren amaiera. Bitartean, astebururo 4000 gora euskal herritarrek euren bizitzak arriskuan jartzen dituzte.
Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitzen ditugu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan: