ETXERAT (2018-I-5). Joan zen asteartean, hilaren 1ean, Arleseko espetxean, etxetik 665 kilometrotara, dagoen Garikoitz Aspiazu Rubina euskal preso politikoaren neskalaguna eta 23 hilabeteko semeak ezbeharra sufritu zuten Arlesen bertan, bisita egin ostean.
Auto batek senideen autoa kolpatu zuen bihurgune batean. Beste kotxeko gidaria jendarmeei deitzera ukatu zen eta gertaera-agiria eman gabe alde egin zuen. Bikotea eta semea ondo suertatu ziren, kalte larririk gabe eta Euskal Herrirako bidaia jarraitzea lortu zuten.
Etxeratek egungo espetxe politikaren iraunkortasuna salatu nahi du, euskal preso politikoen senide eta lagunak euren biziak arriskuan jartzera behartzen baititu haien senide presoa ikusi ahal izateko, senideen adina eta egoera edozein delarik. 2018a 15 senide kalterturekin amaitu genuen, 7 istripu gertatu baitziren, gainera, haiteko batzuetan ez zen pairatzen zuten lehen istripua izan bidaia luze hauek egiterakoan.
Elkarteak gogorarazi nahi du, berriki, Estatu frantsesak hautetsien Delegazioarekin eta Ipar Euskal Herriko eragileekin zituen elkarrizketak geldiarazi dituela eta gerturatze fasea amaitutzat eman duela. Urruntze honen ondorioak dira gaur salatzen direnak, baina badakigu okerragoak izan daitezkeela eta, beste behin ere, Etxeratek galdegiten du nori egiten dion mesede dispertsioak eragiten duen oinazeak. Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitzen ditugu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan: