artisans.jpg

ETXERAT (2021-VII-8). Bake Bideak eta Bake Artisauek datorren larunbatean, uztailak 10, Lapurdin “Denbora badoa-Orain presoak!” lelopean deituriko mobilizazioarekin bat egiten dugu eta parte hartzeko gonbidapena egin nahi dugu.

Ion Parot, Jakes Esnal eta Unai Parot 31 urte preso direla salatzeko ekimena izango da. Ibilibidearen baitan diren 30km orduko panelak moldatuko dituzte 31km ordura. Horrela, ez dugula onartuko preso hauek urte bat gehiago preso egotea aldarrikatu nahi dugu,

Aski da! Denbora badoa! Ion, Jakes eta Unai gurekin!

Argibide gehiago:  https://www.artisansdelapaix.eus/eu/uztailaren-10eko-martxa-argibide-praktikoak/