ETXERAT. Elkarteak gaur Baionan egin duen agerraldian, datorren abenduaren 10ean, Nazioarteko Giza Eskubideen eguna dela-eta, dispertsioaren amaiera eskatzeko baliatuko duela jakinarazi du, berriz ere zapikateak eratuz hiru hiriburutan. Makina bat eskubide urratzen dituen politika izanik, dagokion garrantzia aitortu eta politika agendan berezko duen tokia eman diezaiotela exijituko zaie agintari politikoei giza-kate hauek eratuz. Hala, Gasteizen Ajuria Enea eta Eusko Legebiltzarra lotuko dituen katea egingo da. Iruñean, berriz, bertako parlamentu aurrean mobilizatuko gara, eta Baionan, Herriko Etxean.
Dispertsioak gure eskubideak urratzen dituelako, heldu zapiari!