ETXERAT (2020-XI-27). Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoa asteazkenean atera zuten konfinamendutik, COVID-19 gaixotasuna ongi igaro ondoren. Hala ere, Lannemezango isolamendu moduluan hezetasun eta hotz handia jasan behar izan duela salatu nahi dugu.
 
Lasarte-Oriako preso politikoak esklerosi anizkoitza diagnostikatua du. Jasan behar izan duen egoerak ez dio onurarik eragiten bere tratamendurako eta, are gutxiago, espetxean jarraitzen izateak. Hortaz, beste behin, Etxerat elkartetik Ibon eta larri eri diren beste 17 euskal preso politikoen askatasuna eskatzen dugu.