martu.jpg

ETXERAT (2021-XI-12). COVID-19 pandemiaren kudeaketak espetxeetan presoen eta haien senideen eskubideak urratzen ditu berriz ere, buelta ematez amaitu ez den eta duela ia bi urte hasi zenetik pairatzen ari garen egoera konplikatua larriagotuz.

Berriz ere, espetxean dauden gurasoekin aspaldi egon ezin diren adingabeez hitz egin beharko dugu; senide eta presoez, oro har, komunikazioen etendura berriro pairatzen dutenak; edo urte luzetako zigorra egin ondoren etendako irteera-baimenez. Horrek guztiak gogaitasun- eta larritasun-egoera eragiten du; izan ere, komunikazioak eteteak eragindako eskubide-urraketa konstantea izaten ari da.

Gogoratu beharra dago pandemiaren hasiera euskal preso gehienak Andaluzia, Levante eta Galiziako espetxeetan zeudenean gertatu zela. Hasierako konfinamendu konplikatuaren ondoren, 2020ko irailean, espainiar Espetxe Erakundeek luzaz eten zituten komunikazioak hogeita hamar espetxe baino gehiagotan, familiarrak zein bizikidetzakoak, eta honek, urruntze-testuinguru batean, eskubideen urraketa larriagotu egin zuen. Komunikazioen etenaldia 2021eko otsaileko gorakadarekin errepikatu zen, eta berriro ere, joan den abuztuan, iadanik Euskal Herriko espetxeetan presoen %40a zegoelarik, gure senideek dauden ia espetxe guztietan komunikazio guztiak eten zituzten.

Presoek berek, El Dueson gertatu zen bezala, egiaztatu dute presoak bigarren mailako herritarrak direla berriro, COVID-19aren kudeaketaren testuinguru horretan ere, gehiegizko murrizketak eta zentzurik gabeko koarentenak ezartzen jarraitu baitute, nahiz eta presoek, funtzionarioek eta langileek txertaketa-jarraibide osoak izan.

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu EAEko espetxe bakoitzaren ezaugarri fisiko errealekin bat datozen protokoloak ezar ditzala, komunikazioak bermez antolatu eta normaltasunez mantendu ahal izateko. Espetxe batzuetan ez dira ziega eta toki nahikoak berrogeialdiei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, Espetxe Erakundea-ri pertsonak espetxetik ateratzeko neurriak har ditzala eskatzen diogu, hirugarren graduak, eskumuturreko telematikoak, bai eta beste osasun-neurri eraginkor batzuk ere, gaur egun Gaztela, Leon eta Madrilgo ia espetxe guztietan etenda dauden familia -eta bizikidetza- aurrez aurrekoak berreskuratze aldera, baita El Dueso, Logroño, Zuerako eta Iruñeko elkarbizitzakoak ere.