ETXERAT (2020-VI-4). Bost euskal preso politikok ezin dituzte asteburuko irteerak eta baimenak eduki beste probintzietako espetxeetan egoteagatik. Jagoba Codó, Logroñoko espetxean dagoena eta Gipuzkoan egongo balitz baimena izango lukeena; Xabier Agirre eta Oier Urrutia, arabarrak Logroñoko kartzelan; eta Idoia Martínez eta Fernando Alonso, Asturiasen kartzelaratuak, Araba eta Gipuzkoako espetxeetan egongo balira irteerak izango lituzketenak, hain zuzen ere.
Agirre, Alonso eta Codoren kasuan, hirugarren graduan daudelarik egunero eta/edo asteburuetan aterako lirateke haien probintzian egon ezkero, horregatik Etxerat elkarteak haien etxeetara kontrol telematikoaren bidez eramateko eskatzen du edo haien probintzietako zentroetara.
Egoera horiek lotura zuzena dute, osasun krisia dela eta, Espainiako presoen eskubideen murrizketekin. Horrekin batera, martxotik tratamendu-batzordeak egin ez direnez ezinezkoa izan da baimen berriak proposatzea eta onartzea, bai preso hauentzat eta bai bigarren graduan sailkatutako beste euskal presoentzat.
Hori dela eta, espetxeetan deseskalada egiteko dokumentuaren 7. puntua aipatu nahi dugu. Dokumentu hau Estatuko hainbat gizarte-erakundek joan den astean adostu eta aurkeztu genuen Barne Ministerioan, eta espetxe-onurak eta konpentsazio-neurriak lortzeko baldintzak malgutzea proposatzen du, presoek ezin izan dutelako tratamendu-jardueretan eta programetan parte hartu eta, zehazki, hirugarren graduen eta baldintzapeko askatasunen aurrerapenean.
Probintzian bertan kartzelaratutako beste presoek ez bezala, gure senide guztiak konparaziozko bidegabekeria bat jasaten ari gara, euskal preso politiko bat ere ez dagoelako dagokion probintzian, eta, beraz, ezin dugu haiekin komunikatu, nahiz eta Espainian kartzeletara bisitak egiten diren.
Hemendik gutxira hiru hilabete beteko dituzte euskal presoek bisitarik gabe. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren planarekin bat etorriz, preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzen hasi beharko dira eta gaixoak eta 65 urtetik gorakoak aske utzi. Ez dago lekurik egoera krudel eta erabat diskriminatzaile hau mantentzeko.
Etxean eta bizirik nahi ditugu!