ETXERAT (2022-IX-26). 12 preso politiko hurbildu dituzte Euskal Herriko espetxeetara azken egunotan;
Manex Castro Zabaleta eta Oskar Zelarain Ortiz preso politiko billabonarrak El Duesoko espetxetik (170 km) eta Soriako espetxetik (260 km) Zaballako espetxera hurbildu dituzte.
Jon Bienzobas Arretxe eta Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarrak, Dueñasko espetxetik (310 km) eta Estremerako espetxetik (520 km) Zaballako espetxera lekualdatu dituzte.
Jon Rubenach Roiz preso iruindarra, El Duesoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera ekarri dute.
Baionako presoa den Unai Parot Navarro, Leoneko espetxetik (370 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.
Ainhoa Garcia Montero preso politiko hernaniarra eta Alberto Lopez de Lacalle gasteiztarra Villabonako espetxetik (385 km) Zaballako espetxera hurbildu dituzte.
Lizartzako presoa den Aitor Agirrebarrena Beldarrain, Villabonako espetxetik (385 km) Martuteneko espetxera eakarri dute.
Jon Igor Solana Matarran preso bilbotarra Zuerako espetxetik (245 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.
Errenteriako presoa den Juan Manuel Inziarte Gallardo, El Duesoko espetxetik 170 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.
Jose Antonio Zurutuza Sarasola, Ibarrako presoa, Burgosko espetxetik (215 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.