ETXERAT (2022-IX-22). Gure poza adierazi nahi dugu Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot euskal preso politikoak baldintzapeko askatasunean gelditu direlako. Besarkada estua helarazi nahi diegu biei eta baita haien senide eta gertukoei ere.
Jakes Esnal ziburutarra 72 urte beteko ditu datorren abenduan eta 32 urte eta erdi zeramatzan espetxean. Azken urteetan Lannemezaneko espetxean, hain justu. 2020ko maiatzetik aske egon beharko luke fiskaltzak auzitegiaren erabakia blokeatu ez balu.
Ion Kepa Parot baionarra 71 urte ditu eta 32 urte eta erdiz izan da espetxean. Azken urteetan Mureten. Bere kasuan, Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak errekurritu egin zuen joan zen ekainean Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak (TAPAT) onartutako askatasuna. Baldintzapeko askatasunaren seigarren eskaerarako bista izan zen hura.
Ion Kepa Parot eta Jakes Esnalen askatasunaren ostean ez dira jada Ipar Euskal Herriko presorik gelditzen Frantziako espetxeetan. Unai Parot, egun Ipar Euskal Heriko preso bakarra espainiar Estatuan preso dagola, Zaballako espetxera iritsiko da egunotan.
Bukatu da behingoz Fiskaltza antiterroristak mantendu duen mendekuan oinarritutako blokeoa eta espero dezagun, berandu baino lehen, Espainian euskal presoei legeri arrunta ez aplikatzeko mantentzen den blokeoa bertan behera gelditzea ere.
Etxean eta bizirik nahi ditugu!