- Arnasteko arazo larriak izan zituen azaroaren 5ean eta ingresatu behar izan zuten
- Hasieran neurmonia zela uste bazuten ere, birikan derramea dauka Oreretarrak
ETXERAT. Herenegun, azaroaren 5ean, Basurtu Ospitalean ingresatu behar izan zuten, Aitzol Gogorza oreretarra arnas arazo larriengatik. Atzo, azaroaren 6an, birika tronboembolismo bat "tromboembolismo pulmonar"-a izan zuen, birika infartoa ematen duena. Oso krisi larriak dira biak ala biak. Momentuz Ospitalean jarraitu beharko du infartoaren inguruko frogak egin arte.
Hori dela eta, Aitzol Gogorza preso gaixo larria Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten joan den azaroaren 5ean. Aitzol Gogorza larriki eri dauden 10 euskal presoetako bat da, Obsesio Konpultsio Nahasmen larriak jota. Berriki, epaileek uko egin diote bai 100.2 artikulua bai zigorraren etena ezartzeari.
Etxerat-ek, beste behin, Aitzol eta bere senitartekoek pairatutako eskubide urraketa salatu nahi du. Larriki gaixo egon arren, espetxean mantentzen dute Aitzol; kalean beharko luke, gaixorik dagoelako; kalean egoteko eskubidea duelako. Bere osasun egoera eta espetxea bateraezinak direlako. Aspalditik piztu zuela Etxeratek kasu honen inguruko alarma gorria. Aitzolen egoera krudela, basatia da.
Zitala da larriki eri dauden euskal preso politikoek Espainiko eta Frantziko Gobernuek duten jarrera; Osasun Eskubidearen kontrakoa erabat.