ETXERATBarakaldoko Udalbatzak dispertsioa eta urrunketaren bukaera eskatu du osoko bilkuran, eta bide batez, Bittor Franco eta Egoitz Coto herriko euskal presoen askatasuna, haien zigorraren hiru laurdenak beteta dituztelako.

Mozioa, EAJ, EH Bildu eta Irabazi udal taldeko zinegotzien bozkekin onartu da eta Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritzari zuzenduko zaio. PSE bere aldetik, bat dator azken puntu honekin, zein dispertsioa eta urrunketaren amaierarekin eta horrela adierazi zuen bilkuran, baina ez dator bat Franco eta Cotoren askatasuna eskatzen duen puntuarekin.

Preso eta haien senideen arteko harremanak erraztu eta adin txikikoek haien gurasoekin egoteko duten eskubidea bermatuko duen espetxe politika berriaren alde azaldu dira alderdi hauek.