ETXERAT (2019-V-29). Bake Bidean eta Bakegileek ekainaren 7an eta 8an, Miarritzen, antolatutako topaketa eta giza katearen baitan, badira zehaztasun guztiak.

Bake prozesuan aitzinamenduak egitea dute helburu ekimen hauek eta Etxerat Elkarteak bat egiten du birekin. Deialdia zabaldu nahi dugu beraz, bai Hego, zein Ipar Euskal Herriko jendarteari Miarritzera abiatzeko, presoen auziari konponbide integrala aurkitzeko, biktima guztien ezagupena, egia eta erreparazioaren baitan. 

"Gure elkarbizitza eraikitzeko topaketa" lelopean, hitzaldia ekainaren 7an gauzatuko da Miarritzeko Bellevuen, 18:30etan. Hauxe duzue kartela eta lotura honetan, izena emateko dokumentoa http://www.artisansdelapaix.eus/eu/#

topaketa.jpg

Ekainaren 8an, 16:00retan bake prozesua bultzatzeko giza-katea burutuko da. Hauxe duzue kartela. Bertan, herrialde bakoitzatik abiatuko den jendea eta Ipar Euskal Herritik herriz herri joango den jendearen banaketa azaltzen da. 

programa.jpg