ETXERAT (2019-V-14). Ekainaren 7an eta 8an, Miarritzen antolatzen ari diren konferentzia bat eta giza kate baten berri eman dute gaur Bake Bidean eta Bakegileek. Bake prozesuan aitzinamenduak egitea eskatzea dute helburu. Presoen auziari "konponbide integrala" aurkitzea jarri dute lehentasun gisa Bake Bidean eta Bakegileek.

Bake prozesuaren aitzinamendua helburu, bi ekitaldi prestatu dituzte: ekainaren 7an konferentzia egingo dute Bellevue Kasinoan, elkarbizitza ardatza izanik. Eta ekainaren 8an, bake prozesuaren aldeko mobilizazio jendetsu bat antolatzen ari dira. Palais hotela eta Birjinaren haitza lotuko dituen ekainaren 8ko giza kateak, "Orain presoak" leloa hartuko du.

Gaurko agerraldian, Miarritzeko auzapeza den Michel Veunac; Luzien Betbeder Auzapezen Biltzarreko presidentea; Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria; Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramailea; eta Mixel Berhokoirigoin "bakegilea" izan dira

Etxerat Elkarteak bat egiten du Bakegileak eta Bake Bideak egindako deialdiarekin, bai ekainaren 7an Miarritzen antolatzen ari den konferentzian parte hartzeko, zein ekainaren 8ko giza katean parte hartzeko.

Orain presoak!

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

chaine.jpg