azken arnasa arte.jpg

ETXERAT. "Azken arnasa arte" film laburraren estreinaldia burutu da guar Bilboko Kafe Antzokian, euskal presoen senide eta lagunen ordezkaritza zabal baten presentziarekin. Adin nagusikoengan eta gaixorik dauden senideengan euskal presoen urrunketak duen eragina aintzat hartuta, gure nagusien duintasun eta kemenari gorazarrea da pelikula hau.

Momentu hunkigarriak bizi dira Kafe Antzokiko ekitaldian euskal presoen adin nagusiko senidei egindako ondorengo omenalditxoan. Filmean parte hartu duten Ramoni Galdeano, Jose Angel Aramendi, Leire Amarika eta Itziar Ituño izan dira, besteak beste, estreinaldian. 

Datorren astean, urriaren 10ean, arratsaldeko 19:30etan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Kukuluxetan elkarteak ekoiztutako filma hau ikusteko aukera izango da.