ETXERATUstekabean eta atsekabez jaso dugu Karlos Apeztegiaren atxiloketa eta ondorengo espetxean sartzeko agindua. Karlos Apeztegiak Etxerat elkartean egiten du lana, frantziar Estatuan dauden euskal presoen senideei ematen diogun laguntza tekniko eta humanoaren baitan hain justu. Hori da azpimarratu nahi duguna.

Gatazkaren ondorioen konponbidean eta bakearen alde, gure elkartearen baitan Karlos Apeztegiak egiten duen ekarpena nabarmendu nahi dugu modu berean.

Une latz hauetan, Karlos Apeztegiaren senideei eta bereziki bere bikotekideari eta bere alabari, gure animoa eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu.