(2023-IX-24). Deportazioa eta Juanra Aranburu herritarra gogoan Ordizian "Egiari zor" erakundeak antolatu duen ekitaldian. "Goierriko Hitza"ren bideoa.
(2023-VI-18). Sakabanaketa eta urruntzearen osteko garai berri honetan, bere XX. Batzar Nazionala ospatu du Iurretan Etxerat Elkarteak. Aurrerantzean ere, senideei babesa eman behar dielako Etxeratek lanean jarraituko du.
(2023-VI-6). Orain arte urratutako bidea txalotu dugu Amasa-Villabonan. Dispertsioaren amaierak sortzen duen poza ospatu eta preso guztiak etxean izan arte lanean jarraitzeko konpromisoan berretsi dira.
(2023-IV-27). Euskal presoen ehunka senitarteko eta hurbileko elkartu ziren 2023ko apirilaren 23an, Bilbon, dispertsioa eta urrunketa amaitu direla esateko. Orain, etxera!
(2023-IV-4). Dispertsioak eragindako biktimen aitortzaren alde eta memoria anitza eraikitzeko ekitaldia. Garrantzitsua da dispertsioaren biktimak modu ofizialean ere aintzat hartzea eta haien pairamena erreparatzea
(2023-I-30). Urtarrilaren 8an Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izan ziren, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Amaia Agirre gaijartzailea.
(2023-I-25). Etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen-neurriei amaiera emateko irudi berria daukagu, denon artean bazter guztietara zabaldu nahi dugun ikurra.
(2022-XI-29). 2003ko azaroaren 29an, Valdemoro espetxera lagun bat bisitatzera joaten zenean kotxe istripuz hil zen Iruñeko Alde Zaharreko bizilaguna.
(2022-X-27). Sarek deituta, Milaka pertsona batu ginen #EtxeraBideaGertu lelopean Illunben, Donostian, 3.127.326km osatuz.
(2022-XI-29) #ABANTE @EHBildu k azaroaren 12an Bilbon deituriko manifestazioaren harira, euskal presoen senideen ordezkaritza batek agerraldia eskeini du gaur, EH Bilduko bozeramailea den Unai Urruzunorekin batera.
(2022-X-6) "Nueva Revolución" digitalak Xochitl Karasatorre eta Gorka García, Etxerat elkarteko kideak, elkarrizketatu ditu. Euskal preso, erbesteratu eta deportatu politiko eta haien senide eta gertukoen egoera ezagutzea izan da helburua.
(2022-VIII-7) 2.200 lagun inguru mobilizatu dira gaur, Etxerat elkarteak deituta, Euskal Herriko 15 hondartzetan espetxe salbuespen politika bukatzearen alde. Bideo hau Laida hondartzan grabatu da.
(2022-VI-24) Izan bidea ekimen sindikalaren ikasturte honetako azken konzentrazioa burutu da Bilbon. Salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira sindikatuak beste behin.
(2022-V-28) Lasterbidean elkartasun lasterketa nazionala gauzatu da gaur Kanpezun. Lasterketa luzearen hasira duzue hau.
(2022-V-30). Durango, 2022ko maiatzaren 15a. Etxerat Elkartearen XIX. Batzar Nazionala (bertsio laburra)
(2021-XI-2) Gaixotasun larriak dituzten 19 euskal preso aske utzi behar dituzte. Mila Iradi, Ibon Fernandez Iradi preso lasartearraren ama. Ibonek 49 urte ditu eta 18 urte daramatza kartzelan. Esklerosi anizkoitza du.
(2021-IX-13) Irailaren 8an hogei urte bete dira dispertsio politikak Iñaki Saez eta Asier Herizen bizitzak ebatsi zituenetik. Plaentxia.eus ek Soraluzen egindako oroimenezko ekitaldiaren bideoa duzue hau.
(2021-VII-1) Hustu egiten dira euskal presoz Andaluziako espetxeak. Etzozi Elgezabal, Darocako espetxean preso dagoen Manex Castroren bikotearen lekukotza.
(2021-II-22) Joxe Lacalle argazkilaria eta Patxi Berrogi senidearen arteko elkarrizketa. Lacalle berak egindako Kinkea 2021ko promozioetarako artelanak erakutsi dizkio Patxiri.
(2020-XI-30) Etxerat Elkarteak eta euskal mahastizainen ardo ekologikoak bat egin dugu 2020ko gabonetan elkartasuna etxeetara helarazteko. Sei ardo botilez osatutako kutxak eskuragarri jarriko dira datozen 15 egunetan.