ETXERAT (2019-XI-24). Euskal peso politikoen 4 senide eta lagunak asteburu honetako bi istripuren biktimak izan dira, ez dute kalte larririk jasa, zorionez.

Istripu hauek  senide eta lagunei ezarritako kondena erakusten dute berriz ere, maite dituztenekin bisitak egin ahal izateko bidai luzeak egitera behartuta baitaude, nahiz eta oso eguraldi txarra egon kotxera hartu beharko dute, asteburu honetan gertatu den bezala.

Pasa den ostiralean, Alboloteko espetxean (Granada, 840 km) dauden Ainhoa Mujika eta Jon Olarra preso donostiarren lagunek N-1 errepidean kotxe istripu bat izan zuten, Madrilera iritsi baino 75 kilometro lehenago, euriteak eragindako auto-ilara luzea zegoen puntuan. Bidea egiten jarraitzea lortu zuten, hurrengo egunean bisita egin ondoren berriz ere etxera itzultzeko.

Kotxeak izandako kalteen eta eguraldi txarraren ondorioz itzulera luzatu behar izan zuten, arriskua handituz, etxera igandeko ordu txikitan iritsi baitira.

Honetaz gain, atzo, Villabonako espetxean (Asturias, 440 km) dagoen Olga Comes preso iruindarraren bi senide, haietako bat adin txikikoa, Altuben(Araba) izandako istripu baten biktimak izan ziren, bisitatik bueltan zentozela. Beraien furgonetan kurba batean irten zen, bazter babesarekin talka eginez, bertan beste bi istripu egon ziren euritearen ondorioz.

Normalean gertatzen den bezala, gidatzen emandako orduek arriskua handitzen dute halako bidai luzeetan. Lanetik irten ondoren errepidean jarri ziren lau orduko bidaia egiteko, espetxe ondoan lo egin eta berriz kotxea hartu zuten hiru orduz etxera itzultzeko asmoz. Olga Comesen kasuan, gainera, bere senide eta lagunek izaten duten hirugarren istripua da.

Bi ezbehar berri hauek 2019an senide eta lagunek jasan dituzten istripuen kopurua zortzira igotzen dute, 30 urtez 1.000 zauritu inguru eta 16 hildako eragin ditu dispertsioak senide eta lagunei egitera behartutako bidai luzeetan.

Atzo ordezkaritza politiko eta sozial zabalarekin batera, Gernikako lizeo aretoan esan genuen bezala, senideei ezarritako kondena eta dispertsioa mantentzea jasangaitza da eta egoera honekin amaitzea ezinbestekoa da. Senide eta lagunei ezarritako kondenari amaiera jartzea, dispertsioak eragindako hildakoen aitortza lortzea eta preso guztiak Euskal Herrira ekartzea premiazkoa da, asteburu honetan gertatutako istripuak bezalakoak inoiz gehiago gerta ez daitezen.

Istripu hauek salatzeko kontzentrazio hauetara dei egiten du Etxerat Elkarteak:

- Iruñea: Azaroak 25, astelehena. 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.

- Gasteiz: Azaroak 26, asteartea. 19:00retan  Ama Zuriaren Enparantzan.

- Bilbo: Azaroak 26, asteartea. 19:30retan Arriaga plazan

- Donostia: Azaroak 27, asteazkena. 19:00retan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

istripu.jpg