berango.jpg

ETXERAT. Asier Garcia euskal preso politikoaren bikote berangoztarra joan zen irailaren 16an 706 kilometrotara dagoen Badajozeko espetxera bisita egitera zihoan eta trafiko-istripua jasan zuela, Berangoko Udalak atzo ospatutako osoko bilkuran dispertsio politikaren eta urruntzearen berehalako desaktibazioa eskatu du "senideak kaltetu eta oinaze gehitu batera zigortzen baitituelako", EAJ, EH Bildu, Denok Batera, zinegotzi ez atxikitua eta PSEren aldeko 11 botoekin eta PPren kontrako bozkarekin,

Etxerat Elkarteak proposatutako mozioan, "dispertsio politika aktibo mantentzen da, eta orain eragin dituen zigorgabetasun berarekin gehitu ditzake biktimak" aipatzen da. "Azken ezbehar hau kontuan izanik, aurten hamar zauritu izan dira istripuetan; baldintza inposatu batzuetan derrigorrean egiten diren bidai batzuen ondorioak pairatu dituzten hamar pertsona, segurtasun fisikoa eta bizitzak jokoan jarriz. Azken istripua jasandako pertsona herri honetako bizilaguna da, eta 706 kilometrotara dagoen Badajozeko espetxera bisita bat egitera zihoan, herri honetako bizilaguna den Asier Garcia ikustera" hain justu.

Onartutako testoan "Urruntze eta sakabanatze politikak ez du sekula zentzurik izan eta ez dio mesederik egin preso diren pertsonen errotze sozialari, senide eta lagunak kaltetu ditu soilik" adierazten da. "ETAren behin betiko etenaren ondoren, egoera hau luzatzeak ez du inolako zentzurik. Orain, aldatzeko aukera dugu, oinaze guztiak kontuan hartzeko unea da, pertsona guztien giza eskubideak errespetatzeko eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko momentua, dispertsioari amaiera emateko ordua da. Senideen sufrimenduarekin amaitzea beharrezkoa da".

Berangoko Udal Batzarrak "pertsona guztien giza eskubideen errespetua" exijitu du eta bide batez akordio hau Frantzia eta Espainiako gobernuei helaraziko zaie, baita Espetxe Erakundeetako arduradunei.