antonia.jpg

ETXERAT (2021-III-24). Antonia Hernandez zendu zenetik 24 urte bete ziren joan zen martxoaren 14an. Angel Figueroa euskal preso politikoaren amama zen Antonia. Egun hartan, Alcala Mecoko espetxera Angel bisitatzera zihoala auto istripu baten zendu zen. 75 urte zituen Antoniak.

Urrunketaren eraginez hil zen Antonia. Orotara 16 lagun, senide eta gertukoak, hil dira salbuezpeneko espetxe politikaren eraginez. Sufrikarioa behin betirako amaitzeko eta  gertatu dena berriro inoiz gerta ez dadin, urrunketa eta dispertsioa bukatu behar dira behingoz.

Euskal presoak gero eta gertuen diren espetxeetara hurbiltzen ari dira, baina ala ere, ezin dugu ahaztu bisitak egiteko errepidera ateratzen garenean arriskuak berdin mantentzen direla. Badugu aurrera egiteko eskubidea. Euskal Herrian egon behar dira.

Etxerat Elkarteak bat egiten du martxoaren 26an Antoniaren omenez Algortako Telletxen egingo den omenaldian parte hartzeko. Antonia gogoan! Berriro gerta ez dadin! Dispertsiorik ez!