ETXERAT (2020-III-14). 23 urte betetzen dira gaur Antonia Fernandez algortarra zendu zela Aranda de Dueron, kotxe istripu baten ondorioz, Alcalá Mecoko espetxean preso zegoen Angel Figeroa, bere biloba, bisitatzera zihoala. Koronabirusak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda eta osasun agintarien gomendioei jarraituz, Antonia Fernandezen omenez bihar Algortan ospatuko genuen omenaldia atzeratu dugu.
Sakabanaketa eta urrunketaren ondorioz hildakoen senide eta lagunen ondoan eta haien aitortzaren alde lanean egon da eta egongo da beti Etxerat. Dispertsio politikak eragin dituen 16 heriotza biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu, haiek toki eta egoera horietan egotera behartu zituzten salbuespenak dispertsioak eragin baitzituen. Sufrikarioa behin betirako amaitzea nahi dugu eta gertatu dena, 16 hildako dispertsioaren eraginez, berriro inoiz gerta ez dadin bilatzen dugu.