ETXERAT (2019-II-22). Matilde Arribillagaren heriotzaren urteurrenaren harira, Andoaingo Udalbatzak urrunketa politikaren aurka eta espetxe politika berri baten aldeko mozioa onartu zuen atzo aho batez. EH Bildu, EAJ, PSE-EE, Ganemos Andoain eta Irabazi Ganar Andoain alderdien bozkekin onartu zen mozioa.