ETXERAT (13-III-2020). Koronabirusak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda, astebururo euskal preso politikoen senide eta gertukoak Andaluziara trasladatzen dituen autobusaren zerbitzua bertan behera utzi dugu, momentuz. Bide batez, Mirentxin Gidariak-eko bolondresekin espaniar Estatuko hainbat espetxeetara joaten diren furgonetak ez dira asteburu honetan errepideetan izango.