ETXERAT (2022-XII-12). Beste bi euskal preso hurbilduak izan dira, Alberto Viedma eta Orkatz Gallastegi. Topasko espetxean (Salamanca) ez dago jada euskal presorik.
Alberto Viedma Morillas preso iruindarra Topasko espetxetik (460 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.
Berangoko presoa den Orkatz Gallastegi Sodupe Topasko espetxetik (460 km) Zaballako espetxera ekarri dute.