ETXERAT (2019-IV-2). Gaixotasun larria duen Aitzol Gogorza Otaegi preso politiko errenteriarrari espetxe legediaren 100.2 artikulua aplikatu diote, eta orain espetxe arinduan dago. 20 urte daramatza preso eta Basauriko espetxetik atera dute gaur Aitzol, falta zaion zigorra etxean bete dezan. Aurretik, Donostia ospitalera eraman dute.