BILBO. Etxerat elkartea Bruselara doa. Europara, preso zein senideok pairatzen dugun giza eskubideen urraketa sistematikoaren berri, zuzenean ematera. Lehendakariari azaldu genion bezala, zibilizatuena omen den Europa honetan ere, Giza Eskubideen urraketa sistematikoa eta planfikatua oraindik ere ematen delako. Horregatik, eskubideen aldarrikapena egitera goaz. Euskal Herrian, urte mordoa daramatzagulako oinarrizko eskubideak konstzienteki bortzatzen dituen legedi baten menpe.
Hori dela eta, finean, Giza Eskubideen Adierazpena inoiz baino bigenteagoa mahaigaineratuko dugu frantziar eta espainiar estatuek euskaldunon eskubideak bortxatzen jarraitzen dutelako, sistematikoki, uneoro. Europan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren jatorria gogoratu nahi dugu: Adierazpen Unibertsal honen jatorria estatuen abusuengatik gizartea defendatzeko asmoan dagoelako. Gizabanakoa estatuen abusuengatik defendatzeko jaio zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.
Bruselan, martxoaren 3an eta 4an, bihar eta etzi, alderdi eta eragile ezberdinekin biltzera goaz. Gure egoeraren berri emango dugu bilera horietan, Giza Eskubideen urraketen kontra indarrez eta, alor guztietatik ekiteko. Horrela, Europako Parlamentua eta Flandeseko Parlamentuak ere gure egoeraren berri jakingo dute. Egutegi ofizial horretaz gain, delegazioak, Bruselako Amerika Etxean antolatutako hitzaldian hartuko du parte. Bertan, Kolonbiako errepresaliatu batek eta Etxerat elkarteko kide batek hartuko dute hitza. Gure agendaren berri ez dugu emango espainiar estatuaren presioak ekidite aldera.
Dispertsioak eragiten duen sufrimendua salatzera goaz; dispertsioaren biktimak garela azaltzera.