ETXERAT. 2016ko otsailan abian jarri genuen “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoa. Egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da. Aurretik, lehenbizi, “Dispertsioaren haurrak” abiarazi genuen, ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu nahi genion eta hurbildu nahi diogu gizarteari gaur ere: euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira.
Joan zen urtarrillan bigarren hegi bat aurkeztu genuen; “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak.
Haien etxeetatik 600 eta 1.100 kilometro bitarteko espetxeetan daude euskal presoen %ko 70a. Bestetik, presoen gurasoen %ko 98ek, 60 urteko adina gainditu dute, gehienok 70 urte baino gehiago dituzte. Antzeko egoeran daude gainontzeko senideak, alegia, osaba-izebak eta aitona-amonak. 10-30 urteetan derrigorrezko bidai luze eta garestiak egin dituzte.
Zahartzeak eta bidai luze hoien eraginez jasandako higadurak mugatu egiten dute bidaiatzeko grina eta denei heltzen zaie, lehenago edo geroago, haien seme-alabak, ilobak zein lobak bizitatzeari uko egitea.
“Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” lelopeko lehenbiziko hitzaldia gauzatuko dugu datorren martxoaren 19an, Bilboko La Bolsa eraikinean, 19:00etan. Bai senideen lekukotasunak zein osasungintzaren profesionalen hausnarketekin prestatutako bideo bana ikusteko aukera ere izango duzue. Gonbidatuta zaudete. Ondoren, hitzaldiak gainontzeko herrialdeetan gauzatuko ditugu.