Guardia Zibilak zitazioak helarazi diete 127 senideei (110 Gipuzkoa, 17 Bizkaia) abokatuen sumarioan lekuko gisa deklaratzeko Intxaurrondo eta La Salveko kuarteletan.
Telefonoz, etxera zuzenean... Guardia Zibilak herri honetan suposatzen duenarekin senideentzako intimidazioa bilatzen dutela ikusten da. Kuarteletara joan beharra senide preso baten abokatuari nola ordaintzen zaio esateko ez da inon ikusi holakorik. Senideenganako presioa areagotu nahia agerian gelditzen da.
Nahikoa da ! Senideok ez dugu hautatu, tokatu egin zaigu, nahikoa dugu espetxeak eta dispertsioak suposatzen duenarekin bizitzen. Ez dugu presiorik onartzen. Ez gaitzatela erabili gehiago gure senideak itotzeko.
Gure senide presoen defentsa eskubidearen aurkako pausuak eman nahian dabiltza eta hori salatzen dugu. Eskubide osoa dute defentsarako, eta bermatu behar zaie eskubide hori.
LECrimeko 410.artikuluaren arabera : Deklaraztera joateko deia bete beharko dute, galdetzen zaienaren inguruan dakitena adierazteko, baldin eta legeak agindutako ezapideak dioen arabera zitatuak diren. Goardia Zibilaren Zuzendaritzak agindutako zitazioak ez du betetzen LECrimek ezartzen dituen agindu horiek eta beraz, ez du behartzen inor aurkeztera.
Honen aurrean ez gara kuarteletara joango. Ez diogu uko egiten lekuko gisa deklaratzeari, bai abokatu gabe eta kuartelean deklaratzeari. Epailearen zitazioa itxarongo dugu.
Gizarteari eta bere ordezkari diren arduradun politikoei babesa eskatzen diegu. Euskal gizarteak ezin du permititu horrelako erasorik bere herriko ehundaka familiei. Guztion ardura da honekin amaitzea.