Adur Fernandez preso politiko donostiarraren lagun batek istripu bat ukan zuen apirilaren 4an Valladolideko espetxetik itzultzen ari zelarik Tolosa inguruan (Gipuzkoan). Kurba batean, euriaren eraginez, kotxearen kontrola galdu eta bueltaka hasi zen medianaren kontra jo arte. Nahiz eta besoan kolpe bat hartu, ez da larriki zauritua izan. Kotxeak aldiz kalte handiak ditu (argazkiak txertaturik).

Beste behin ere, oso goiz abiatu behar izatea, euria, nekea, kilometroak... Zer esan Etxeratetik jadanik esan ez duguna ? ASKI DA ! Dispertsio politikak gure bizitzak jokoan jartzen ditu aste guztitan. Oso ondorio larriak dituen kondena gehigarria da, jadanik 16 pertsona hil eta beste ehundaka zauritu dituen kondena alegia. Zerrenda beltz horrekin amaitu behar da ORAIN !

2015