ETXERAT (2022-IX-5). Hauek dira azken asteetan gauzatutako hurbilketak:
Eneko Goieaskoetxea Arronategi preso politiko busturiarra eta Gotzon Telleria Uriarte, preso oñatiarra, El Dueso (170 km) espetxetik Zaballako espetxera hurbildu dituzte.
Josu Narvaez Goñi preso iruindarra eta Santutxuko presoa den Iurgi Garitagoitia Salegi, Logroñoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera hurbildu dituzte.
Aitor García Aliaga preso gasteiztarra, Burgosko espetxetik (215 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.
Donostiako presoa den Juan Carlos Besance Zugasti, Dueñasko espetxetik (310 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.
Gorka Palacios Aldai preso durangarra Estremerako espetxetik (520 km) Zaballako espetxera hurbildu dute.
Gasteizko presoa den Zigor Bravo Saez de Urabain, Soriako espetxetik (260 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.
Iñigo Vallejo Franco preso basauriarra El Dueso espetxetik (170 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.
Diego Ugarte Lopez de Arkaute preso gasteiztarra, Leoneko espetxetik (370 km) Basauriko espetxera hurbildu dute.
Manex Zubiaga Bravo preso algortarra Burgosko espetxetik (215 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.
Segurako presoa den Xabier Makazaga Azurmendi, El Dueso (170 km) espetxetik Martuteneko espetxera hurbildu dute.
Berriozarreko presoa den Mikel Aiensa Laborda, Logroñoko espetxetik (170 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute.
Dagoeneko ez da euskal preso politikorik geratzen Villabonako eta Burgosko espetxeetan