ETXERAT (2022-IX-27). Une honetan, 13 euskal preso politikoei dagozkien hirugarren graduak errekurrituta ditu Ministerio Fiskalak.
Pasa den abuztuan, Ministerio Fiskalak lau euskal preso politikori hirugarren gradua ematea errekurritu zuen. Gasteizko Jaurlaritzako Justizia Sailak Zaballan preso dagoen Zigor Orberi uztailaren 29an emandako hirugarren graduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuten abuztuaren 8an. Aste batzuk geroago, abuztuaren 24an hain justu, Ministerio Fiskalaren errekurtsoak, Martuteneko espetxean dagoen Lierni Armendaritzi eta Basauriko espetxean dagoen Aitor Herrerari zuzendu zizkien. Armendariz eta Herrerak uztailaren 29an jaso zuten hirugarren gradua Justizia Sailaren aldetik. Fiskaltzak, Basaurin preso dagoen Juan Carlos Subijanaren hirugarren graduaren aurkako errekurtsoa jarri zuen abuztuaren 24an baita ere, hamar egun lehenago eman ziolarik hirugarren gradua Justizia Sailak Subijanari.
Une honetan, 13 euskal preso politikoei dagozkien hirugarren graduak errekurritu ditu Ministerio Fiskalak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak eta hauen baliogabetzea edo berrespena emateko erabakiaren zain daude. Iñaki Bilbao eta Gorka Martinezen kasuetan gertatu bezala (lehenago Unai Fano, Iñigo Gutierrez eta Jon Crespo izan ziren), helegitea onartuz gero, erdi-askatasuneko erregimena duten preso horiek (egunez irten eta espetxean igarotzen dute gaua) 2. gradura itzuli eta eguneko 24 orduak egoteko espetxera itzuli beharko dira.