ETXERAT (2021-V-11). EAEko 125 udalbatzek berrestu dute euskal presoak hurbiltzearen alde eta hainbat hamarkadatan aplikatzen ari zaien salbuespen-legediaren ordez legeria arrunta ezartzearen alde, 2020ko abenduaren 11n Euskalduna Jauregian aurkeztutako Euskalduna Jauregiaren Adierazpena.
Hau da adierazpenaren berrespena onartu duten udalbatzen zerrenda osoa:
Araban; Donemiliaga, Barrundia, Iruraitz-Gauna, Zalduondo, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Arraia-Maeztu, Lagran, Zuia, Urkabustaiz, Zigoitia, Oion, Laguardia, Samaniego, Bastida, Gaubea, Gesaltza, Kuartango, Erriberagoitia, Lantaron, Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara herria, Artziniega, Argantzon eta Trebiñu.
Bizkaian; Mungia, Gordexola, Zierbena, Mañaria, Arrankudiaga (eta Zollo), Arakaldo, Zeberio, Arrigorriaga, Zaratamo, Orozko, Basauri, Larrabetzu, Gernika, Elorrio, Mendata, Muxika, Morga, Ajangiz, Elantxobe, Güeñes, Gamiz-Fika, Gatika, Areatza, Lemoa, Bermeo, Zaldibar, Leioa, Erandio, Arantzazu, Igorre, Ermua, Lezama, Derio, Zamudio, Sondika, Loiu, Aulesti, Markina-Xemein, Barakaldo, Zornotza, Alonsotegi, Santurtzi, Berriz
Gipuzkoan; Irun, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Elgoibar, Deba, Mutriku, Arrasate, Bergara, Oñati, Donostia, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga, Getaria, Aia, Zarautz, Zumaia, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa.
Oso positiboki baloratzen dugu Etxerat eta Sarek, alderdi politiko eta sindikatuek espetxe-politika normalizatzeko bidean eman duten urrats berri hau. Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe-politikaren humanizazioan eta salbuespenaren bukaeran aurrera egiten jarraitzea espero dugu, konponbidearen eta bizikidetzaren bidean.