corso.jpg

ETXERAT (2022-III-3). Etxerat Elkartetik gure elkartasuna adierazi nahi diogu Yvan Colonna preso politiko korsikarrari eta gure besarkada eta animo guztia bidali nahi diegu bere senide eta getukoei. Preso korsikarra koma egoeran dago Marsellako ospital batean, atzo Arlesko espetxean beste preso batek jasandako erasoaren ondorioz.

Colonna 2003an atxilotu zuten eta bizi arteko zigorrera kondenatuta dago. Behin eta berriro pairatu ditu eskubide urraketak eta urte hauetan, bai Korsikako jendartearen gehiengoak, zein bertako instituzioek, etengabe salatu dute urrunketa, zigorra Korsikan betetzea eskatuz.