atris.jpg

ETXERAT (2022-II-17). Xabier Atristain Gorosabel preso politiko donostiarra behin-behineko askatasunean geratu da, bere kartzela zigorra eten ostean. 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean, abokatu bat aukeratzen ez uzteagatik, eta, horren bidez, prozesu «justu eta ekitatezko» bat izatea eragozteagatik zigorra jarri zion joan zen urtarrilan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiari. Espainiako Auzitegi Gorenak erabakia hartu arte, Auzitegi Nazionalak egindako auto baten eraginez atera da Atristain espetxetik.

Martuteneko espetxetik atera berri da 9 urte espetxean egon ondoren. Ongi etorri Xabier! Bat gutxiago!