ETXERAT (2021-XI-25). 18 urte betetzen dira Sara Fernandez Esparza iruindarra hil zela, trafiko istripu baten ondorioz, Aranda de Dueron. Espetxean preso zegoen lagun bat bisitatzera zihoan Sara eta ez zen bidaia hartatik itzuli.

Sara Fernandez-en omenez ekitaldi bat burutuko da, urtero bezala, datorren azaroaren 29an, Iruñeko Alde Zaharrean eta Etxerat Elkarteak parte hartuko du. Beste urte batez ere, senide eta lagunei ekitaldian parte hartzeko deialdia zabaldu nahi diegu ere.

13:00etan manifestazioa burutuko da Baratxurien plazatik abiatuta, "Salbuespen politikarekin amaitu! Sara gogoan zaitugu" lelopean eta ondoren, omenaldia gauzatuko da.

sara.jpg