- Zuhaitz Errasti, Asier Ezeiza eta Ekaitz Sirvent oso baldintza txarrak pairatzen ari dira Marsellako espetxean, Euskal Herritik, 800 kilometrotara
- Tarasconekoa dute destinoko espetxea baina, Asier Ezeiza hernaniarrak, adibidez, hiru hilabete bete berri ditu, dagoeneko, Marseillan
ETXERAT. Zuhaitz Errasti eskoriatzarra, Asier Ezeiza hernaniarra eta Ekaitz Sirvent zarauztarrak hilabeteak daramatzate Marseillako espetxean Tarasconera eraman behar dituen trasladoaren zain. Hirurek dute destino moduan Frantziako eki-hegoaldean dagoen espetxe hau, Euskal Herritik 750 kilometrotara. Arazoa, ostera, Marsellatik mugitzen ez dituztela da. Asier Ezeiza maiatzean eraman zuten Marseillara, ekainean, Zuhaitz Errasti eta, uztailean, Ekaitz Sirvent zarauztarra.
Marseillako espetxean pairatu behar dituzten baldintzak oso txarrak dira bai elikadura aldetik baita bizi baldintzetan ere. Ez hori bakarrik, Marseillako espetxea destino ez dutenez, egonkortasunik ere ez dute. Hau da, euren eguneroko bizitza baldintzatuta dago, besteak beste, preso gazteen moduluan daudelako baina, egoera honek, adibidez, bisitak ere baldintzatzen dizkie.
Hau guztia dela eta, Marsellan preso dauden euskal preso politikoek hainbat borrokaldi abiatu dituzte. Horien artean, blokeoak egin dituzte patioan, hau da, patiotik ziegara itzultzean, plantatu egin dira. Hori dela eta, zigortu egin dituzte eta, 14 egun mitard edo zigor ziegan pasa ostean, berriz ere, zigor ziegan aurkitzen dira orain beste 14 egunetarako.