ETXERAT (2021-XI-9). Euskal presoak gerturatzeko eskatu dio Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak Espainiari. Batzorde honek landutako txostena, 2020ko irailan egindako bisitan lortutako informazioarekin egina dago. Txostenean, tratu txarrak, inkomunikazioa eta isolamenduen berri ematen da baita ere.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu euskal presoak haien ingurura hurbiltzeko eskaera hori, izan ere, hori baita euskal gizarteak duela urte askotatik eskatzen duena.
Oraindik ere 100 bat euskal preso daude Euskal Herritik kanpoko espainiar Estatuko espetxeetan (beste 21 preso Frantzian). Honek ezin du horrela jarraitu. Euskal Herriko espetxeetan, Zaballan, Iruñean, Basaurin eta Martutenen badago lekua denak hurbil ditzaten.