ETXERAT (2021-VI-30). Gaur goizean #SOSPresoakCovid19 (Salhaketa Nafarroa-Etxerat–Sare Herritarra) dinamikak espetxeetako egoerari buruzko dosierraren eguneraketa publikoa egin du, Covid19-aren kudeaketari dagokionez. Txostena 2020ko urrian aurkeztu zen, eta urtarrilaren amaieran eguneratu zen Nafarroako Parlamentuan aurkezteko.
Espetxeetan ematen ari den egoera dela eta, beharrezkotzat jo dugu informazio hori eguneratzea eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak Covid-19 dela eta egiten ari den kudeaketa eskasa ikusarazten eta salatzen jarraitzea, zehazki, Iruñeko espetxean eta preso nafarrak edo Nafarroan errotuta daudenak kondena betetzen ari diren espetxeetan dagoen egoera.
Hona hemen txostenaren ondorioak:
– Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak oraindik ere Covid-19aren kudeaketan erabiltzen dituen neurriek presoen eskubideak urratzen segitzen dute: osasun arreta ez da egokia, kanpokoarekiko harremana mugatuta dago, tarteka murrizten dira jarduerak eta tailerrak, bakartzea osasun neurri gisa erabiltzen da (espetxe arloko legerian salbuespeneko neurria da).
– Eskatzen dugu presoen eskubideak errespeta daitezela Covid-19aren kudeaketan oraingo fasean ere. Horretarako, beharrezkoa da:
• Presoak espetxetik ateratzea, osasunari lehentasuna emanez, presoen eskubideak errespetatzeko neurri eraginkorrena den aldetik.
• Berehala berrezartzea bisean biseko komunikazioak Iruñeko espetxean.
• Berehala kentzea nahitaez bete beharreko bakartze aldiak espetxera itzultzean baimenetatik edo beste edozein diligentziatatik, bai eta hasierako sarreretan.
• Bermatzea ez daitezela presoak diskriminatu txertoa hartzea edo ez hartzea erabakitzeagatik, jarduerak egin ahal izateko, bisean bisekoak izateko, berrogeialdiak kentzeko …
• Iruñeko espetxera ekarri behar dira Iruñeko espetxean zigorra betetzen ari ez diren Nafarroako presoak edo Nafarroan erroturik daudenak, hala eskatzen badute.
Txosten osoa ikusteko klikatu hemen:
http://www.salhaketa-nafarroa.com/wp-content/uploads/2021/06/Ekainak-30_DOSSIERRA_eus-1.pdf