ETXERAT (2021-XII-17).Pedro Mari Cano Hernandez Pittu preso politiko hernaniarraren bikoteak eta hiru ilobek ezbehar arina jasan zuten joan zen abenduaren 8an, Logroñoko espetxetik etxerako bidean bueltan zetozela.

Senidei dagokien aurrez aurreko bisa bukatu ondoren eta etxera itzultzeko ibilbidea hastean, Logroñon bertan errotonda batean gertatu zen istripua. Beste kotxe batek kolpatu zuen presoaren senideen kotxea, baina zorionez, kolpe leuna izan zen, senideek ez zuten kalte fisikorik jasan eta bidea jarraitu zuten.
 
Senide eta lagunek pairatutako urteko laugarren kotxe-istripua da honako hau. Hauei gehitu behar zaie martxoaren 13an VPRO Herbeheretako telebistako kazetari talde batek pairatu zutena Puerto de Santa Marian, euskal presoei aplikatutako dispertsioa abiapuntua izanik, erreportai bat egiten ari zirela. 
 
Euskal presoak gero eta gertuago dauden espetxeetara hurbiltzen ari dira, baina ala ere, ezin dugu ahaztu bisitak egiteko errepidera ateratzen garenean arriskuak mantentzen direla gaur egun ere. Ez dago euskal presorik Andaluziako espetxeetan, baina aipaturiko kazetariek pairatutako istripua alde batera utzita ere, Soria, Leon, Villabona eta Logroñoko espetxeetara egindako joan-etorriko bidaietan gertatu dira aurtengo senideen istripuak, Euskal Heriaren inguruko espetxeetan hain justu. Oraindik ere, espaniar Estatuan dauden 175 euskal presoetatik 95 Euskal Herriaren inguruko espetxeetan daude, eta hoietako gutxi batzuk (%ko 5a) oraindik 401-600 km arteko espetxeetan, Madril eta Salamancan hain justu.
 
400 bat ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean jarri zenetik eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Horregatik berriro diogu, preso guztiak Euskal Herrira hurbildu behar direla lehenbailehen.