ETXERAT. Gaur Eusko Legebiltzarreko presidentea den Bakartxo Tejeriarekin elkartu da Foro Sozial Iraunkorra, presoak gerturatzeko helburuarekin lan munduan Ireki dinamikaren baitan jasotako 80.299 sinadurak emateko. Honekin Foro Sozialak amaitutzat ematen du preso diren pertsonen inguruan egindako IV. Foro Sozialaren ondorioak aurkezteko bilera-errondari.
Foro Sozialaren delegaritza, Etxerat Elkartea bertako partaide aktibo delarik, Agus Hernan, Teresa Toda eta Agus Gorbeak osatu dute. Topaketa amaitu ondoren delegaritzak goraipatu egin du duela egun gutxi Gasteizko ganberak larri gaixo diren presoen inguruan hartutako akordio zabalarengatik, ondoren EAEko sindikatu guztiek babestu zutena.
Akordio zabalen bideak jorratuz, euskal presoen gerturatzean, salbuespen neurrien amaieran eta espetxeen eskuduntzak aurrerapauso handiak eman daitezkeela uste dugu. Espainiako Gobernuaren marra gorriak mugiarazteko baldintzak emanak dira jada. Eragile politiko eta sindikalaren gehiengoa, euskal gizartearekin batera, akordio zabal eta trinkoak adosteko prest dago.
Aurrekoan Nafar parlamentuko presidentearekin bezala, Eusko Legebiltzarrarekin ere bide horri bat osatzeko borondatea adierazi dugu. Armagabetze prozesuaren atala itxia delarik, gatazkaren konponbidearen beste ataletan murgiltzeko garaia denaren irakurketa berbera konpartitzen dugu.
Aldeko giroa sortu da Foro Sozialaren hitzetan eta handira jokatzeko garaia da eta horretarako, akordio eta elkarrizketa giroan sakontzeko beharra dago. Inplikatutako alde guztien partetik: Nafarroako eta EAEko gobernuak, alderdi politikoak, sindikatuak eta gizarte zibila. Helburua garbia da: ibilbide-orria definitzea, zentzuzko epeetan eta bide egingarrietatik, presoak itzultzeko estrategia diseinatuko duena. Denok egin behar diegu ekarpena elkarbizitzari eta errekontziliazio prozesuari. Baita preso dauden pertsonek ere