pilifontso.jpg

ETXERAT (2021-VII-3) Pili eta Fontsoren oroimenez elkarretaratze bat egin dugu gaur Laudion. 31 urte bete dira biak zendu zirenetik. Pili eta Fontso kotxe-istripu baten eraginez hil ziren, Zamoran, Ourenseko espetxerako bidean.

Gaur, lagunarteko babesa eta maitasuna adierazi nahi izan diegu bi omenduen senideei. Espetxe politikak oraindik ez du behin betiko baztertu presoen eta haien senide eta lagunen aurkako salbuespen neurrien ezarpena eta ezin da salbuespen egoera hau denbora gehigo mantenduPili eta Fontsori, eta gainontzeko dispertsioaren biktimei, aitorpen ofizial eta instituzionala eta erreparazioa nola eskaini bilatu behar da, ekimen sinbolikoetatik haratago.