ETXERAT. Patxi Uranga euskal preso politikoa, Foncalenteko espetxetik Picassentera (570 km) mugitu dute bere alaba jaioberria ezagutzeko. Patxi eta Olatz Lasagabaster euskal preso politikoaren ama da Xua, eta bai ama, zein alaba, Picassenteko espetxean daude. Olatz-en ama den Mari Carmen Anza, Valentziako ospitalean ingresatua dago joan den urtarrilaren 20tik, Olatz erditu berri ospitaleratua zegoela, Mari Carmen bisita egiten ari zenean gaizki sentitu eta ospitaleratu egin zuten jarraian, biriketako minarekin.